XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arakarako Martxa izango da gaur Abetxukon izandako jazoeren ostean

L.K.G. / GASTEIZ

Arakan dagoen militarren koartelelainoko II Martxa Antimilitarista egingo da gaur, ostegun goizaldean gertatu ziren istiluen ondoren.

Izan ere, Ejercito al poder Ejerzitoa Boterera eta Arriba España Gora Espainia lemak agertzen zituzten pintaketak azaldu ziren Abetxukoko kaleetan.

Gainera, egun horretantxe, Armadako kapitain bat eta soldadu talde bat Abetxukoko San Jose Ermitan indarrez sartu eta miatu zuten, herriko bizilagun baten almazenean gauza bera egiteko gero.

Egunotan Gerraren Aurkako eta Intsumisioaren Aldeko Jaiak ari dira ospatzen Abetxukon, Arakako koarteletik kilometro batera dagoen herrian, hain zuzen.

San Jose Ermitako apaiz batek aditzera eman duenez, ostegun goizean bertan Gobernu Militarreko agintari batzuk egoitza erlijiosora joan ziren, barkamenak eskatu eta gertatutakoa kapitainaren gehiegikeria izan zela esateko.

Abetxukoko gertaerak salatuko dituzte martxan.